Aurten 38 ikaslek hartu dabe parte aurrez aurreko egotaldietan episode artwork

EPISODE · Aug 11, 2026

Aurten 38 ikaslek hartu dabe parte aurrez aurreko egotaldietan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai euskaltegiak antolatutako barnetegiaren bigarren txandan nazinoarteko 22 ikasle batu dira Zornotzan. Europa eta Ameriketako hainbat herrialdetatik etorritako ikasleek ikasturtean zehar euren unibertsidadeetan ikasitako euskerea sendotzeko eta euskal kulturea bertatik bertara ezagutzeko aukerea daukie. Monika Madinabeitia Etxepare Euskal Institutuko Euskera eta Unibertsidade arloko zuzendariak nabarmendu dauanez, oso giro ona sortu da aurtengo taldean. Bere esanetan, ikasle horreek funtsezkoak dira euskerea eta euskal kulturea euren herrialdeetan ezagutarazoteko. Gehienak hizkuntzalaritzaren inguruko ikasketetatik hurreratzen dira euskerara, hizkuntzearen ezaugarriek erakarrita. Aurten 38 ikaslek hartu dabe parte aurrez aurreko egotaldietan: 16k lehenengo txandan eta 22k bigarrenean. Horreez gain, beste 12 ikaslek telematikoki egin dabe ikastaroa. Madinabeitiak programaren harrera "oso positiboa" izan dala azpimarratu dau, eta eskaria eskaintzea baino handiagoa izan danez, ikasle batzuk kanpoan geratu dirala azaldu dau. Etxepare Euskal Institutuaren unibertsidade sareak be nazinoarteko presentzia zabala dauka. 2024-2025 ikasturtean 19 herrialdetako 35 unibertsidadetan eskaini zan euskerea eta euskal kulturea ikasteko aukerea, eta 1.300 ikasle baino gehiago matrikulau ziran. Sare horren bidez, euskerea Euskal Herritik milaka kilometrora ikasteko interesa daukien ikasleengana heltzen da.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 11, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Aurten 38 ikaslek hartu dabe parte aurrez aurreko egotaldietan

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 11, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!