Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz episode artwork

EPISODE · Aug 12, 2026

Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bilboko Konpartsak dagoeneko murgilduta dagoz 2026ko Aste Nagusiaren prestaketa-lanetan. Konpartsakideak Areatzan batu dira txosnen muntaketeari ekiteko, eta hamar egun izango dabez jai-eremua prest ixteko. Guztira, 27 txosna altzauko dabez aurten, abuztuaren 22an Marijaiaren etorrerea ospatzeko. Muntaketea auzolanean egiten dabe ehundaka konpartsakidek, eta Bilboko Konpartsek nabarmendu dabenez, txosnak ez dira jai-gune hutsak: autogestinoan, alkarlanean eta parte-hartzean oinarritutako Aste Nagusiaren eredua ordezkatzen dabe. Ander Aristondo Bilboko Konpartsetako kideak azaldu dau hamar eguneko lana daukiela aurretik jai-eremua prest izteko. Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz. Kontzertuek be leku nabarmena izango dabe, eta agertokietatik Zea Mays, Bulego, ETS, Bengo, Arene 6, Potato, Graffiti, Zaunka, Chulería Joder, Kiliki, XpresidentX, Akerbeltz eta Cherry Boppers lako talde eta artistak igaroko dira. Aristondok azpimarratu dauenez, eskaintza zabala prestau dabe Areatzara hurreratzen diranentzako. Horrez gain, gastronomia, herri-kirolak, tailerrak, jolasak eta bestelako jarduerak be izango dira. Konpartsek jai parekide, euskaldun eta eraso bako jai-gunea aldarrikatu dabe, eta herritarrei Aste Nagusia errespetuz eta arduraz bizitzeko deia egin deutsie.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 12, 2026

Embed this episode

Ready to play

Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 12, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!