Begoñazpi Ikastolak Nazinoarteko Batxilergoko Bitarteko Ikasketen Programa aplikatzen dau Bigarren Hezkuntzan episode artwork

EPISODE · Mar 17, 2026

Begoñazpi Ikastolak Nazinoarteko Batxilergoko Bitarteko Ikasketen Programa aplikatzen dau Bigarren Hezkuntzan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Begoñazpi Ikastolak Nazinoarteko Batxilergoko (International Baccalureate) Bitarteko Ikasketen Programaren (BIP) ziurtagiri ofiziala jaso dau. Pentsamendu kritikoa, ikerketa eta pentsamolde globala sustatzen dauan hezkuntza programa hau, mundu osoko 150 herrialde eta 5.000 ikastetxe baino gehiagotan hedatuta dago. Azken bost urteetan Bigarren Hezkuntza osoan martxan jarri ostean, Genevan (Suitzan) egoitza daukan erakundeko talde ebaluatzaile batek ikastola bisitau dau eta hezkuntza-etapa horretako prestakuntza egiaztatzen dauan ziurtagiri ofiziala emon deutso Begoñazpiri. Bego Bañuelos zuzendariak azaldu dauanez, lortutako ziurtagiria harrotasunez hartu dabe eta ikastolak betidanik izan dauan izaera barritzailea sendotu egin da horren bidez. Azken urteotan egindako lanaren aitortza izan dala gaineratu dau, eta etorkizunean bide beretik jarraitzeko indarra emoten deutsela. Sergio Fernandez Nazinoarteko Batxilergoko arduradunak azpimarratu dauanez, programa hau ez da aldaketa puntual bat, hezkuntza marko oso bat baino. Eredu horretan edukietatik harago joan eta kontzeptuetan oinarritutako irakaskuntza sustatzen dala adierazo dau, ikasleek ezagutza testuinguru desbardinetan aplikatzeko gaitasuna garatuz. Ganera, pentsamendu kritikoa, autokudeaketa, komunikazinoa eta harreman sozialak moduko gaitasun transbersalak modu sistematikoan landu dirala azaldu dau Fernandezek. Begoñazpi Ikastolak nazioarteko batxilergoko ziurtagiria lortu dau eta Bilbon aitzindari bihurtu da Hezkuntza eredu barritzailea Bizkaian: Begoñazpik nazioarteko aitortza eskuratu dau Pentsamendu kritikoa ardatz: Begoñazpi Ikastolak nazioarteko programa ezarri eta ziurtagiria lortu dau Bilbon lehenengoa: Begoñazpik nazioarteko batxilergoko ziurtagiria eskuratu dau Ikaskuntza ereduan jauzi kualitatiboa: Begoñazpik nazioarteko ziurtagiria lortu dau    

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Mar 17, 2026

Embed this episode

Ready to play

Begoñazpi Ikastolak Nazinoarteko Batxilergoko Bitarteko Ikasketen Programa aplikatzen dau Bigarren Hezkuntzan

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on March 17, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!