EPISODE · Jun 19, 2026
Belaunaldien arteko bizikidetza da, hirugarren sektorearen erronka barrietako bat
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2025 Barometroaren emaitzak aurkeztu dauz. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailak egin dau barometro hau, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren esparruan. Txosten honek erakunde sozialen ikuspegi integrala emoteko helburuagaz, datu kuantitatiboak zein kualitatiboak biltzen dauz. 2025eko Barometroaren emaitzen arabera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 4.320 erakunde daukoz gaur egun, 2023an (aurreko barometroan) baino 61 gehiago. Ivan Larraza Ongizate sailburuordea Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan izan da. Sektorearen hazkundea eta boluntariotzaren indarra nabarmendu dauz. Izan be, erakundeen % 88,4k boluntarioen presentzia esanguratsua dabe. Aurtengo txostenak, gainera, lehenengoz, belaunaldien arteko bizikidetza aztertu dau, ezagutza eta esperientziaren transmisinoa sektorearen erronka nagusietako bat dala azpimarratuz.
Embed this episode
Ready to play
Belaunaldien arteko bizikidetza da, hirugarren sektorearen erronka barrietako bat
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.