EPISODE · Oct 6, 2025 · 1 MIN
Berandu iritsi zen
from New Yorkeko munduak
Berandu zen, ordurako lo zeuden zaldiak, zutik, basoaren iluna beren begietan islatzen. Mantela bildu gabe zegoen, ogi apurrak, janaria hozten. Dagoeneko erditu ziren haurdun zeudenak, paseoan zebiltzan gurditxoekin. Irakasleak ezabatu zuen arbeleko formula. Dantzariak kendu zituen oinetakoak behatz zaurituak erakutsiz. Kale-garbitzaileek bildu zituzten jaiak utzitako zaborrak. Harrezkero ez genuen kantatzeko gogorik. Berandu zen, kasik beste egun bat izan zen hura. Garaipenak ez zuen zentzurik. Inork ez zuen derrota onartu. Berandu iritsi zen bakea.
Embed this episode
NOW PLAYING
Berandu iritsi zen
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.