Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da episode artwork

EPISODE · Sep 5, 2026

Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Irailaren 18tik 26ra egingo da Zinemaldiaren 74. edizinoa, eta Bizkaiko kutsu nabarmena izango dau Lejarretaren lanak. Filma Bizkaiko hainbat txokotan grabatu dabe, tartean Getxon, Armintzan, Mundakan eta beste hainbat lekutan, eta Urko Lasagabaster, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gastañaga eta Unax Hayden dira aktoreetako batzuk. "Inurri Itsuak" 1908ko Bizkaian kokatzen da, eta itsasontzi ingeles batek ikatz tona ugari dauazala hondartzan hondoa jotean hasten da istorioa. Algortako herritarrak kostaldera gerturatzen dira ikatza jasotzera, eta Zebas Jauregik aukera bat ikusten dau familia negu gogorretik salbetako. Pelikularen grabaketa erronka tekniko handia izan da, batez be ekatxak protagonismo berezia dauelako: filmaren zati handi bat ekatxpean jazotzen da, eta horretarako 30 metro inguruko luzera eta 20 metroko zabalera zuen espazio bat eraiki eben. Lejarretak azaldu dauenez, lurraldea eta familia harremanak funtsezkoak dira filmean, eta bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da. Zuzendariak nabarmendu dau Bizkaiko kostaldeko paisaiak garrantzi handia dauela personaien izaeran eta istorioaren garapenean. Filma urriaren 9an iritsiko da zinema-aretoetara, Zinemaldiko estreinaldiaren ondoren.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 5, 2026

Embed this episode

Ready to play

Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on September 5, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!