Bidaide isila episode artwork

EPISODE · Sep 8, 2025 · 3 MIN

Bidaide isila

from New Yorkeko munduak

Itzuli gara New Yorkera eta, ohi bezala, hantxe eduki dugu gure zain. Ez naiz ari Askatasunaren irudiaz ez, edo txakur, katu edo bestelako etxeko animaliei buruz. Ari naiz gure landareaz. Erosi genuen New Yorkera iritsi bezain laster, zortzigarren urtea izango da aurtengoa, eta geroztik gurekin dago. Ez zen oso handia hartu genuenean, ontzi txiki batean sartzen zen. Gabonetako kaktusa deritzo, negu partean lore zuriak eta gorriak ateratzen zaizkiolako. Ez da landare sofistikatua, ez da orkideak bezain liraina, baina ikusgarri egiten du neguko loratzeak, mundu guztia triste dagoen horretan guri irribarre egiten baitigu lore gorri eta zuriz. Bizirik iraun digun landare bakarra da. Uda partean bakarrik geratzen da, Euskal Herrira goazen aldiro. Nahikoa ur botatzen diogu badaezpada ere etxetik atera aurretik. Egon daiteke edan gabe hilabete eta erdiz. Edo gehiago. Bi hilabetez kanpoan egon ginen uda batean. Beldur ginen hilik aurkituko genuela gure landarea. Igar igarra aurkitu genuen baina berehala bizitu zen ur pixka batekin. Esker onekoa da, benaz. Aurten, potoa handitu diogu iritsi garen bezain laster. Umeak nerabe egin diren legez landarea ere zuhaiska bihurtu da. Lur berria erosi eta buztinezko ontzi handiago batean sartu dugu. Ez dakigu onartuko duen bat batean hainbesteko luxua, agian ez zaio komeni bizitza erraza. Espero gaizki ez hartzea. Ez genuke hura galdu nahi. Ezen gure negua kolorez betetzen baitu, haren lore bizi eta hauskorrekin, gure kaktus zaharrak.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 8, 2025

Embed this episode

NOW PLAYING

Bidaide isila

0:00 3:33

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 3 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on September 8, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!