EPISODE · May 8, 2026
Bilboz gain, Bermeo, Pasaia eta Portugaleteko portuetan be izango da Aita Mari hileon
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Mediterraneoan erreskate humanitarioak egiten dauan Aita Mari ontzia Bilbon dago egunotan, eta herritarrei bisitak egiteko aukera eskaintzen dabil, itsasoan migratzaileek bizi daben erealidadea hurretik erakusteko helburuagaz. Erreskate ontzia Itsas Salbamendu Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko erakundeko proiektua da, eta azken misinoan 32 pertsona erreskatatu eta egoera kritikoan egozan beste 74ri laguntzea emon eutsen. Ana Perez SMH-ko kideak azaldu dauanez, Bilbon izaten ari diran harrera “oso ona” da, eta egunotan bisitari ugari aurreratzen dabilz ontzira, batez be, ikastetxeetako ikasleak goizez. Bere esanetan, bisiten helburua “Aita Marik egiten dauan lana sozializatzea eta herritarrakaz partekatzea” da. Itsas Salbamendu Humanitarios GKEa orain dala 10 urte sortu zan. Azken urteetan egoerak okerrera egin dauala salatu dau Ana Perezek. Bere esanetan, Europako migrazino politikek oztopo gehiago jartzen deutsez erreskate ontziei, eta Mediterraneoko bidea gero eta arriskutsuagoa bihurtzen dabil. “Mediterraneoa munduko fosarik handienetako bat bihurtu da”, ohartarazi dau. Halanda be, zailtasunak zailtasun, bizitzak salbatzen jarraituko dabela argi itxi dau.
Embed this episode
Ready to play
Bilboz gain, Bermeo, Pasaia eta Portugaleteko portuetan be izango da Aita Mari hileon
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.