DalecandELA Festek Getxoko Portu Zaharra beteko dau barriro ELAren aldeko musikaz eta alkartasunez episode artwork

EPISODE · Aug 17, 2026

DalecandELA Festek Getxoko Portu Zaharra beteko dau barriro ELAren aldeko musikaz eta alkartasunez

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

DalecandELA Festek bosgarren edizinoa ospatuko dau irailaren 17tik 20ra Getxoko Portu Zaharrean, eta aurten be musikaz, kirolaz eta gastronomiaz beteko da jaialdia. Lau egunetan zehar, askotariko jarduerak eta zuzeneko emonaldiak egongo dira, Duncan Dhu, Still River, Diamond Dogs, Luke Winslow-King, Gonzalo Portugal, La Sonrisa de Julia eta Smile, besteak beste. Horrez gain, The Rock & Kids Bandeak ume eta nagusien arteko musikaz gozatzeko proposamena eskainiko dau. DalecandELA Festen helburua, urtero legez, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) ikusarazotea eta gaixotasunaren inguruko kontzientziazinoa handitzea da, baita ikerketarako eta ELAgaz bizi diran personei laguntzeko dirua batzea be. Ibon Galarraga, jaialdiaren antolatzaileetariko batek azaldu dauenez, mezua betikoa da: gaixotasunari ikusgarritasuna emotea eta ikerketea bultzatzea. Iaz 18.000 pertsona baino gehiago hurreratu ziran jaialdira, eta aurten be parte-hartzea sustatu gura dabe. Galarragak herritarrak animau dauz "animau egiten dot jentea etortzera eta parte hartzera", eta gogorarazo dauenez, "ekintzetan parte hartzearekin laguntzen dabe". Izan be, jaialdira joan eta bertan antolatzen diran jardueretan parte hartzeak ELAren aurkako burrokan laguntzea dakar, aldi berean musikaz eta jai-giroaz gozatzeko aukerea eskainiz.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 17, 2026

Embed this episode

Ready to play

DalecandELA Festek Getxoko Portu Zaharra beteko dau barriro ELAren aldeko musikaz eta alkartasunez

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 17, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!