Dei horregaz bat egin dau Gernika-Lumoko Odolkideak alkarteak be episode artwork

EPISODE · Jul 7, 2026

Dei horregaz bat egin dau Gernika-Lumoko Odolkideak alkarteak be

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Udaro errepikatzen dan egoerea da: oporraldiagaz eta eguneroko ohituren aldaketagaz batera, odol-emoteen kopurua jaitsi egiten da. Horregaitik, Gernika-Lumoko Odolkideak alkarteak herritarrak odola emotera animetan dauz, udan be ospitaleetako beharrizanei erantzuteko odol-erreserbak bermatzea ezinbestekoa dala gogorarazoz. Hori nabarmendu dau Amagoia Lopez de Larruzea alkarteko kideak Bizkaia Irratian. Lopez de Larruzeak azaldu dau odol-emoteek urtean zehar sasoi bitan egiten dabela beherantz: neguan, gripeak eta bestelako gaixotasunak dagozanean, eta udan, oporraldiagaz batera. Halanda be, ospitaleetako jarduerak ez dauka etenik izaten. Kirurgiak, tratamendu onkologikoak eta larrialdiak egunerokoak dira, eta horreek artatzeko odol-erreserbak prest egotea beharrezkoa da. Osakidetzaren datuan arabera, egunero 400 odol-emote inguru behar dira osasun sistemaren beharrizanei erantzuteko. Horregaitik, herritarren alkartasuna ezinbestekoa dala nabarmendu dau Lopez de Larruzeak: "Odola ezin da fabrikau, emon egin behar da". Odol-emoile barriak erakartzeko garrantziaz be egin deusku berba Odolkideak alkarteko kideak. Urteak igaro ahala, hainbat emoilek ezin izaten dabe odola emoten segidu (osasun arrazoiengaitik edo edadeagaitik), eta horrek belaunaldi-erreleboa beharrezko bihurtzen dau. Amagoia Lopez de Larruzearen ustetan, askotan odol-emotearen garrantzia ez da behar beste baloratzen, harik eta norberaren inguruko norbaitek transfusino bat behar izan arte.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 7, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Dei horregaz bat egin dau Gernika-Lumoko Odolkideak alkarteak be

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 7, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!