Egitarauak berbaldiak, tailerrak, txapelketak eta erakustaldiak bilduko dauz episode artwork

EPISODE · Jul 26, 2026

Egitarauak berbaldiak, tailerrak, txapelketak eta erakustaldiak bilduko dauz

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Barakaldoko BECek Euskal Encounterren 34. edizinoa hartuko dau garagarrilaren 23tik 26ra. Lau egunez, 5.000 parte-hartzaile inguru batzen dira Europako ordenagailu-topaketa handienetako batean, non teknologia, bideojokoak, programazinoa, hardwarea eta sormen digitala izango diran protagonista. Horrez gain, publiko guztiari zuzendutako OpenGuneko jarduera ugari antolatu dabez. Aurtengo egitarauak berbaldiak, tailerrak, txapelketak eta erakustaldiak bilduko dauz. Robotikeak be bere lekua izango dau, besteak beste, roboten borrokekin, eraikuntzea eta programazino tailerragaz eta nazinoarteko lehiaketetan dabilzan diran robot profesinonalen erakustaldiekin. Xiber Aguilerak, Euskal Encounterreko robotika arduradunak, azaldu dau topaketearen helburua ez dala teknologia erakustea bakarrik, eta ezagutzea partekatzea eta zaletasun bera daben pertsonen arteko alkarlana sustatzea baino. Haren esanetan, jarduera guztiak adin eta esperientzia maila guztietako pertsonei zuzenduta dagoz. Aguilerak nabarmendu dau robotikaren arloan gaur egungo erronka nagusietako batzuk autonomia hobetzea, energia-kontsumoa optimizatzea eta adimen artifizialaren bidez robotek ingurunea gero eta modu eraginkorragoan interpretetea dirala. Halan be, azpimarratu dau Euskal Encounterren helburua teknologia herritar guztiengana hurreratzea eta interesa dauen edonori lehen pausoak emoteko aukerea eskaintzea dala.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 26, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Egitarauak berbaldiak, tailerrak, txapelketak eta erakustaldiak bilduko dauz

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 26, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!