Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez episode artwork

EPISODE · Jul 1, 2026

Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Gaur abiatu da EuskarAbenturaren zortzigarren espedizinoa. Guztira 130 gaztek egingo dabe hilebetez Euskal Herria oinez zeharkatzeko bidea, Atharratzetik urten eta Getxoraino heldu arte. 500 kilometro inguru egingo dabez, 32 herri bisitatuz. Aurten Ondarroara eta Sakanara iritsiko da lehenengoz EuskarAbentura. Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez, baina ibilaldiaz harago, barne-dinamikak, talde-lana eta hainbat arlotako erreferenteakaz topaketak be izango dabez parte-hartzaileek. Euskerea, natura, kultura eta gazteen arteko hartu-emonak izango dira egitasmoaren ardatz nagusiak. Haizea Solagurenbeaskoa EuskarAbenturako komunikazino taldeko kideak Lau Haizetara saioan nabarmendu dauanez, 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmo honetan parte hartzeko, beka bat lortu behar da aurrez. Aurtengo edizinoan 264 lan aurkeztu dira. EuskarAbenturearen helburu nagusia gazteen arteko euskerazko harreman sareak sendotzea da. Horregaz batera, Euskal Herriko txoko desbardinak ezagutzeko aukerea izango dabe, eta lurralde guztietako gazteak batuko dituan esperientzia partekatua biziko dabe. Aurtengoa egitasmoaren zortzigarren edizinoa izango da.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 1, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 1, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!