Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu episode artwork

EPISODE · Sep 3, 2026 · 0 MIN

Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Eguzkiak azalaren osasunean izan daikeen eraginaz ohartarazi dau Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak, udea amaitu arren babes-neurriak urte osoan hartu behar dirala gogorarazoz. Oihana Urraza lurralde-koordinazinoko arduradunak azaldu dauenez, eguzkiak eragindako kalteak pilotu egiten dira urteakaz, eta eguzki-erradiazino ultramorea da azaleko minbiziaren arrisku-faktore nagusietako bat. Urrazak nabarmendu dau beltzaran jartea ez dala osasunaren sinonimoa, azalaren erreakzinoa baino, eta eguzkia larregi hartzeak azalaren zahartze goiztiarra eta orbanak be eragin leikezala. Babesari dagokionez, gerizpean egotea, erropa eta kapela erabiltea eta gitxienez 50eko babes-faktorea dauen eguzki-kremea erabiltea gomendatu dau. Gainera, kremea behar dan legez eta kantidade nahikoan aplikau behar dala azpimarratu dau. Azkenik, ohartarazi dau eguzkiaren erradiazino ultramorea ez dala udako kontua bakarrik: neguan eta egun hodeitsuetan be ailegetan dala, eta edurrak, urak edo hareak erradiazinoa islatu eta esposizinoa handitu leikiela. Horregaitik, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak mezua argi itxi dau: eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da, eta azalaren babesa urte osoan mantendu.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 3, 2026

Embed this episode

Ready to play

Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu

0:00 0:11

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on September 3, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!