EHUren ikerketa batek agerian itxi dau AAren erabilera hondino mugatua dala euskal komunikabideetan episode artwork

EPISODE · Jul 9, 2026

EHUren ikerketa batek agerian itxi dau AAren erabilera hondino mugatua dala euskal komunikabideetan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Euskal kazetarien ia erdiak (%45,9) ez dau Adimen Artifiziala erabiltzen, batez be zalantza etikoengatik. Hori da Euskal Herriko Unibertsidadeko ikertzaile dan Bárbara Sarrionandiak egindako tesiaren ondorio nagusienetako bat. Lehenengoz ikerketak modu enpirikoan aztertu dau Adimen Artifizialaren erabilerea Euskadiko komunikabideetan, eta erakutsi dau teknologia horren ezarpena hondino hasierako fasean dagoala. Sarrionandiak azaldu dauanez, lana metodologia mistoan oinarritu da. 501 kazetari aktibori egindako inkesta bat, komunikabide nagusietako arduradun teknologikoakaz egindako alkarrizketak, eta eskala handiko bost lengoaia ereduri (ChatGPT, Claude, Gemini, Copilot eta Perplexity) egindako auditoretza esperimentala bateratu dauz. Ikerketak baieztatu dau profesionalen %45,9k ez dauala erabiltzen Adimen Artifiziala bere eguneroko lanean. Joera hori nabarmenagoa da idatzizko prentsan. Langileen %54,2k erabat baztertzen dau tresna horren erabilera. Ikertzailearen esanetan, komunikabideek "zuhurtzia informatiboa" izeneko eredua hartu dabe. Hau da, Adimen Artifiziala lan mekanikoetarako erabiltzen dabe —itzulpen automatikoak, transkipzinoak edo zuzenketa ortografikoak egiteko—, baina albisteen aukeraketa, idazketa eta edizinoa kazetarien esku izten dabe. Sarrionandiaren berbetan, "ez da Adimen Artifizialaren kontrako jarrera; arriskuak kontrolatuz, bere onurak aprobetxatzeko modua baino". Ikerketak agerian itxi dau, ganera, prestakuntza falta dala oztopo nagusietako bat. Izan be, euskal kazetarien %14 inguruk baino ez dau jaso AAri buruzko prestakuntza espezifikoa, eta kazetari gehienek euren kabuz ikasi behar izan dabe tresna hori erabiltzen. Beste ondorio esanguratsu bat "zentralismo algoritmikoa" da. Sarrionandiaren arabera, ChatGPT, Gemini edo antzeko tresnek tokiko informazinoa lantzeko mugak daukiez. Egindako probetan, AAk aipatutako iturrien %67 estaduko komunikabideak ziran, eta %15 baino ez Euskadiko hedabideak. Horrezaz gain, euskararen tratamenduan hondino zehaztasun arazoak dagozala nabarmendu dau, eta horrek "haluzinazinoak" (makinak sortutako datu faltsuak) sortzeko arriskua handitzen dau.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 9, 2026

Embed this episode

Ready to play

EHUren ikerketa batek agerian itxi dau AAren erabilera hondino mugatua dala euskal komunikabideetan

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 9, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!