Elai Alai areto txikian bisitau daiteke irailaren 4ra arte episode artwork

EPISODE · Aug 13, 2026

Elai Alai areto txikian bisitau daiteke irailaren 4ra arte

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Mendebaldeko Saharako gazteen egunerokotasuna, ametsak eta erresistentzia ezagutzeko aukerea dago egunotan Gernika-Lumon. Gernika Memoriaren lekuko plataformak eta Gernikatik Mundurak Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde argazki erakusketea ekarri dabe, kultur etxearen laguntzagaz. Horrez gain, erakusketa bultzatzeko, Euskal Herriko Saharar Emakumeen Elkartea eta Espainiako Saharar Emakumeen Batasun Nazionala taldeakaz alkarlanean be aritu dira. Taldeetako arduradunak —Ergia Baba Hadj eta Mansoura Babouzid, hurrenez hurren— Gernikan bizi dira. Erakusketea irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Elai Alai areto txikian. Argazki bildumea Nuria Gonzalez argazkilariak 2017 eta 2019 urteen bitartean Tindoufeko gazte errefuxiatu sahararrakaz eta lau hezkuntza zentrogaz egindakoa da. Jon Argintxona Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kideak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, erakusketak alderdi bi erakusten dauz: alde batetik, Tindoufeko bizimoduaren gogortasuna; eta bestetik, egoera horren erdian gazteek mantentzen dabezan ilusinoa, ametsak eta etorkizunerako gogoak. Argazkien maila artistikoa be nabarmendu dau Argintxonak. Bere esanetan, Gonzalezen lana oso ona da. Irudien argitasunak, koloreek eta lanketak balio artistiko handia emoten deutsie. Baina irudi horreen atzean dagoan errealidadea da, bere ustez, erakusketearen benetako indarra.  

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 13, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Elai Alai areto txikian bisitau daiteke irailaren 4ra arte

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 13, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!