EPISODE · Sep 16, 2026 · 0 MIN
Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Garabidek irailaren 18an jarriko dau martxan Hizkuntzak Bizibarritzeko IV. Formakuntza programea. Mundu mailako hamar hizkuntza-komunidadetako hamaika aktibista izango dira aurtengo edizinoan. Gehienak Ertamerikako, Hego Amerikako eta Afrikakoak dira. Besteak beste, kitxua, guarania, maputxea, bubia, nasa... hizkuntzen ordezkariak. Formazinoan hizkuntza soziologiaren oinarriak eta hizkuntzak bizibarritzeko estrategiak landuko dabez, baita familia-transmisinoa, hezkuntza, komunikabideak, kulturgintza eta teknologia barrien erabilerea be. Horrezaz gain, Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez, Bilbon, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, besteak beste. Parte-hartzaileek euren hizkuntza-komunidadeetan aplikau ahal izango dabezan proiektu propioak be garatuko dabez. Xabi Meabe Garabideko lantaldeko kideak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, ekimenaren oinarria esperientzia-trukea da: Euskal Herriak beste komunidadeengandik ikasteaz gain, euskararen bizibarritze prozesuan izandako esperientziak partekatzea. Parte-hartzaileak urriaren 29ra arte egongo dira Euskal Herrian, eta ondoren euren lurraldeetara bueltauko dira, hemen landutako ezagutza eta proiektuak euren komundadeetan martxan jartezko.
Embed this episode
Ready to play
Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez
No transcript for this episode yet