Euskerearen indarbarritze prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen dau 'Lurralde Estrategiak' dokumentuak episode artwork

EPISODE · Mar 5, 2026

Euskerearen indarbarritze prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen dau 'Lurralde Estrategiak' dokumentuak

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) 'Lurralde Estrategia euskararentzat' izeneko dokumentua aurkeztu dau. Hizkuntza politikan eta euskerearen indarbarritze prozesuan norabide aldaketa proposatzen dau, lurgune euskaldunak "euskerearen indarbarritzearen motorra" izan daitezan. Ideia nagusi bi daukaz oinarrian: arnasguneen eta lurgune euskaldunen gainbehera iraultzea eta indartze bidean jartzea, eta hizkuntza politikea lurralde ikuspegitik planifiketea. Iratxe Lasa UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kide eta Markina-Xameingo alkateak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, UEMAk aurkeztutako estrategia proposamen ireki moduan planteau da, eragile politiko, instituzional eta sozial guztiei zabalduta. Helburua euskeraren normalizazinoan urrats barriak emotea da. Azken urteotako hainbat ikerketek euskeraren erabileran beheranzko joera agertzen dabe. Horregaitik, egoereari aurre egiteko, neurri barriak behar dirala azpimarratu dau. "Euskeraren normalizazinoak geldiune bat izan dau eta hainbat tokitan atzerapausuak be ikusi dira. Horren aurrean politika barriak behar dira", azaldu dau Lasak. 'Lurralde Estrategiak euskarentzat' dokumentuak bereziki azpimarratzen dau arnasguneak funtsezkoak dirala hizkuntzaren etorkizunerako. UEMAren ustez, gune horreei motor eta lidergo rola aitortu behar jake. Lasak gogorarazo dau etorkizunean arnasgune batzuk arriskuan egon daitekezala neurri egokirik hartzen ez badira. Horregaitik, hizkuntza politika lurralde ikuspegitik planifikatzea planteatzen dabe, udalerri euskaldunen errealidadea kontuan hartuta.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Mar 5, 2026

Embed this episode

Ready to play

Euskerearen indarbarritze prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen dau 'Lurralde Estrategiak' dokumentuak

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on March 5, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!