Ezusteko pozak episode artwork

EPISODE · Jun 30, 2025 · 2 MIN

Ezusteko pozak

from New Yorkeko munduak

Zapato Azule osteko igande beltzari bukaera duina emateko, eta Mutrikun bainua hartu ondoren, pizza afaltzeko plana egin genuen. Ondarroako Basati pizzategira hurreratu ginen Mutrikutik bueltan. Han pizzak hartu eta autora berriz, etxera bidean. Gure autoak baditu urte batzuk, Volkswagen Touran bat da, eta aukeran zazpi lagun sar daitezke bertan. Hainbat eserlekurekin hartu genuen familian edo lagun artean txangoak egiteko. Umeak bertan hasi dira, ume txiki izatetik, aulki txikietan, nerabe izatera. Baina Artabide kalean, Lekeitiorako bidean buelta hartzera nindoala gurpila zulatu zitzaidan. Ordezko gurpilaren bila hasi ginen semea eta biok. Zazpi aulkien azpian bilatu eta ezer ez, auto azpian begiratu eta ezer ez. Azkenean, Youtube-n aurkitu genuen bideo batek esan zigun Touranak ez duela ordezko gurpilik. Garabiari deitu behar izan genion. Hantxe, Artabiden, bada plazatxo bat, nondik portua eta itsasoa ikusten diren. Hantxe eseri ginen garabiaren zain. Semeak esan zidan, “badakit zerri buruz egin behar duzun zutabea, gertatu zaigun honi buruz. Begira, gurpila zulatu eta garabiaren zain gaude gaueko orduetan. Baina beste alde batetik, pentsa, izarrei begira ari gara pizza afaltzen. Ezusteko poza esaten zaio horri. Gutxien espero duzunean datorren zorionari. Bestela ez genituen elkarrekin igaroko ordutxo hauek”. Arrazoia eman nion. Hemen duzue beraz uda aurreko azken zutabea, ezusteko pozez. Iraila arte, izan zuek ere zoriontsu.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jun 30, 2025

Embed this episode

NOW PLAYING

Ezusteko pozak

0:00 2:51

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 2 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on June 30, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!