Fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dira episode artwork

EPISODE · Aug 3, 2026

Fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dira

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Abuztuaren 12an urteetako gertakari astronomikorik berezienetako bat biziko da. Ilargiak Eguzkia erabat estaliko dau, eta Euskal Herritik eguzki-eklipse oso bat ikusteko aukerea egongo da. Naiara Barrado Izagirre Astrofisikan doktorea eta EHUko Planeta Zientzien taldeko ikertzaileak azaldu dauenez, eklipse osoak 18 hilabetean behin jazotzen dira Lurrean, baina kasu gehienetan munduko beste leku batzuetatik baino ezin dira ikusi. Oraingoaren berezitasuna, barriz, etxetik mobidu barik ikusi ahal izango dala da. Barradok azaldu dau fenomenoa jazotzeko Eguzkia, Ilargia eta Lurra ia erabat lerrokatuta egon behar dirala. Eklipsea 19:30 inguruan hasiko da, eta osotasuna 20:30 aldera helduko da. Bilbon 30 segundo ingurukoa izango da; hegoalderago, barriz, minutu eta erdi ingurura luzatuko da. Une horretan bakarrik kendu ahal izango dira homologautako eklipse-betaurreko, Eguzkiaren koroa begi hutsez ikusteko. Ikertzaileak gogorarazo dau fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dirala, eta aurrez Eguzkia ondo ikusiko dan behaketa-leku bat aukeratzea komeni dala. Abuztuaren 12ko eklipsea, gainera, 2026 eta 2028 artean Iberiar penintsulan izango dan eklipse-hirukotearen lehenengoa izango da.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 3, 2026

Embed this episode

Ready to play

Fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dira

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 3, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!