Froga: Martin Ttipia
from Nafarroako konkista
Agurterdi entzuleok! Martin Ttipiaren berri ematera natorkizue. Edozeini galdetuta ere Martin Ttipia nor izan zen, zoritxarrez, oso jende gutxik jakingo luke erantzuten. Ia inork ez du ezagutzen, baina zergatik? Erantzuna oso erraza da: ez digutelako benetako historia erakusten. Irabazleek kontatutako historia erakusten digute, baina inoiz ez galtzaileek kontatutakoa. Askok dioten moduan, historia, herri baten altxorrik handiena izanagatik inork ere ez daki bere herriaren benetako historia. Ia inoiz ez baitugu bi aldetako konturik jaso, beti ahazten baita alde bat. Beti ezkutatzen dute protagonista batzuen hitza beste aldeko protagonistek.
Embed this episode
No transcript yet.