Gainbeheraren atzean Bizkaiko paisaiaren eraldaketa dago episode artwork

EPISODE · Jul 23, 2026

Gainbeheraren atzean Bizkaiko paisaiaren eraldaketa dago

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

EHUko ikertzaileek egindako azterlan batek agirian itxi dau Bizkaiko mozolo europarraren egoera kezkagarria. Ardeola aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketearen arabera, espeziearen populazinoa % 73 jatsi da 1998tik 2024ra bitartean. Garai hatan ezagutzen ziran 272 ugaltze-eremuetatik 55 baino ez dira gaur egun okupetan. Ikertzaileen esanetan, gainbeheraren atzean Bizkaiko paisaiaren eraldaketa dago. Urbanizazinoaren hazkundeak, errepide-sarearen hedapenak eta sega-larre tradizinonalen galereak mozoloaren habitat naturala murriztu dabe. Horri gehitu behar jako baserriaren eta abeltzaintza estentsiboaren gainbehera, elikadurea eta ugalketa-gune egokiak gitxituz. Habitataren galeraz gain, eraikin zaharren barritzeak be eragina izan dau espeziean. Mozoloek sarritan borda, kamara eta hormetako zuloetan egiten dabez habiak, baina eraikin horreek zaharbarritzean sarrera guztiak ixteak ugaltzeko aukereak murriztu dauz. Ikertzaileen ustez, neurri sinple batzuek, halan zelan habi-kutxak jartzeak edo eraikinetan sarrera txikerrak uzteak, populazinoa manteniduten lagun daikie. EHUko adituek gogorarazo dabe mozoloa landa-ingurunearen osasunaren adierazleetako bat dala. Hareen eretxiz, espeziearen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa izango da geratzen diran populazinoak babestea, habitat egokiak zaintzea eta lur-jabeekin nahiz erakundeakaz alkarlanean kontserbazino-neurriak sustetea.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 23, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Gainbeheraren atzean Bizkaiko paisaiaren eraldaketa dago

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 23, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!