Ganera, beste metodo batzuk ez bezala, proba honek ez dau generoen arteko desbardintasunik egitem episode artwork

EPISODE · Mar 26, 2026

Ganera, beste metodo batzuk ez bezala, proba honek ez dau generoen arteko desbardintasunik egitem

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Biztanleriaren %10 inguruk daukaz adimen-gaitasun handiak, baina bataz beste %1 baino gitxiago dago identifikauta. Ganera, horreetako gehienak, %70, mutilak dira. Beraz, gitxi detektatzen dira eta genero-alborapena esanguratsua da. Egoera honen aurrean, EHUko ikertzailea dan Leire Aperribaik, La Laguna Unibertsitateko ikertzaileakaz batera, tresna eraginkor bat probatu dau detekzino-maila eta objektibotasuna handitzeko. Aperribaik argi itxi dau detekzinoa ondo egitea oso garrantzitsua da, "ezagutu ezean, zaila da erantzun egoki bat emotea". Izan lei adimen-gaitasun handiko pertsonek motibazinoa galtzea, autoestimu bajua izatea edo eskola-porrota gertatzea, besteak beste. Ondorio hori Bigarren Hezkuntzako 1.261 ikaslegaz egindako ikerketa batetik atara dabe. Matrices-TAI proba erabili dabe gazteakaz. Ordenagailuan egiteko test bat da eta bataz beste 30 minutuko iraupena dauka. Detekzino-maila altua eskaintzeaz gain, identifikazino-prozesua asko laburtu leike. Objektibotasuna be bermatzen dau. Nesken eta mutilen portzentajeak antzekoak dira. Beraz, ez dau genero-alborapenik egiten. Ikertzaileen esanetan, gaur egun erabilten diran baheketa-sistemen eragozpenak ekiditeko alternatibea izan daiteke.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Mar 26, 2026

Embed this episode

Ready to play

Ganera, beste metodo batzuk ez bezala, proba honek ez dau generoen arteko desbardintasunik egitem

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on March 26, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!