Skip to content
Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan episode artwork

EPISODE · Aug 20, 2026 · 0 MIN

Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Munduko krisi humanitarioen egoereak okerrera egin dau azken urteetan. Gatazkek gora egin dabe eta gero eta gatxagoa da laguntza behar daben pertsonengana heltzea, Nagore Eskisabel Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Euskadiko arduradunak azaldu dauenez. Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan, eta 250 milioi pertsona inguruk preminazko laguntza humanitarioa eta babesa behar dabe. Beharrizanak handitzen dabilzan arren, horreei erantzuteko behar dan diruaren laurena be ez da heltzen. Ganera, Estatu Batuak, Alemania, Japonia eta beste hainbat herrialde laguntza humanitariorako baliabideak murrizten dabilz. Baliabide faltari gatazka eremuetan lan egiteko zailtasunak gehitu behar jakoz. Eskisabelek ohartarazo dau nazinoarteko zuzenbide humanitarioa gero eta gitxiago errespetetan dala, eta osasun-langileen, ospitaleen eta biztanleria zibilaren aurkako erasoak gero eta ohikoagoak dirala. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak eurak 15 langile galdu dauz azken hiru urteetan. Testuinguru horretan, herritarren ekarpena ezinbestekoa dala nabarmendu dau. Euskadin 42.130 bazkide eta kolaboratzaile daukaz Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak, eta 2025ean 9,9 milioi euroko ekarpena egin eben. Babes pribadu horri esker, erakundeak independentziaz erabagi leike non dagoan laguntzeko premiarik handiena.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 20, 2026

Embed this episode

Ready to play

Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan

0:00 0:15

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 20, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!