EPISODE · Jun 17, 2026
Gazteak eskualdean mantentzea eta enpresen beharrei erantzutea dira erronka nagusiak
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Leartibai Fundazinoaren sorreraren 25. urteurrenaren eta Lea Artibai Ikastetxea kooperatiba bihurtu zaneko 50.urteurrenaren ekitaldia egin zan Markina Xemeinen bagilaren 15ean. Egunari erakunde bien instalazioetan zehar egin eben bisita gidatuagaz emon jakon hasierea, eta, ondoren, ekitaldi instituzionalagaz emon eutsen amaierea. Leartibai Fundazioko Ainhoa Arrizubietak eta Lea Artibai Ikastetxeko Noelia Barruetabeñak eskualdeko garapen ekonomikoaren eta talentua erakartzearen garrantzia nabarmendu dabez Bizkaia Irratian. Erakunde biek alkarlanean dihardue enpresen beharrei erantzuteko eta gazteek eskualdean bertan prestakuntza eta lan aukerak izan daiezan. Euren esanetan, zahartze demografikoa da erronka nagusietako bat. Horri aurre egiteko, enpresak eta ikastetxeak alkarlanean ari dira gazteak industria eta lan mundura hurbiltzeko, eta errelebo belaunaldia bermatzeko. Era berean, barrikuntzea, digitalizazinoa eta jasangarritasuna funtsezko ardatzak dirala azpimarratu dabe, eta Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoan eta herritarren bizi kalidadearen hobekuntzan lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dabe.
Embed this episode
NOW PLAYING
Gazteak eskualdean mantentzea eta enpresen beharrei erantzutea dira erronka nagusiak
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.