Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea episode artwork

EPISODE · Aug 3, 2026

Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

130 gaztek eta ia 650 kilometrok osotu dabe EuskarAbenturaren zortzigarren espedizinoa. Hilabetez Euskal Herria oinez zeharkatu ostean, Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea. Antolatzaileek nabarmendu dabe helburu nagusia bete dala: gazteen artean euskerazko harreman sareak sortzea eta hizkuntza-ohituretan benetako aldaketak eragitea. Haizea Solagurenbeaskoa EuskarAbenturako komunikazino arduradunak Bizkaia Irratian azaldu dauenez, uda beroak antolakuntzan moldaketak egitera behartu badauz be, espedizinoa normaltasunez garatu da. Gainera, gazteen balorazinoek erakutsi dabe esperientziak eragina izan dauela euskerearen erabilerean eta eguneroko hizkuntza-ohituretan. Aurten, lehenengoz, Sakana eta Ondarroa bisitatu dauz EuskarAbenturak. Solagurenbeaskoaren esanetan, horrek gazteei Euskal Herriko errealidade soziolinguistiko desbardinak bertatik bertara ezagutzeko aukera emon deutse, eta euskeraren inguruko kontzientzia sendotzen lagundu dau. Era berean, nabarmendu dau egitasmoak aurrera egiteko erakunde eta babesleen laguntza ezinbestekoa dala.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 3, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 3, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!