Gorbeiako Parketxea: natura ezagutu, eta ingurunea ulertu eta zaintzen ikasteko gunea episode artwork

EPISODE · Aug 14, 2026

Gorbeiako Parketxea: natura ezagutu, eta ingurunea ulertu eta zaintzen ikasteko gunea

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bizkaiko hiru parke naturaletako parketxeek 20.320 bisitari hartu dabez 2026ko lehen sei hileetan. Gorbeiako Parketxea izan da bisitari gehien jaso dauana, 7.845 pertsonagaz. Ondoren, Urkiolakoa, 6.285 bisitari izan dauz, eta Armañonek 6.190. Bizkaiko Foru Aldunditik adierazo dabenez, natura parkeak bisitatzen dabenei, informazinoa eta arreta emoteaz gain, parketxeak oso garrantzitsuak dira ingurumen zabalkundean eta hezkuntzan. Lau Haizetara irratsaioan Gorbeiako Parketxearen eguneroko lana ezagutu dogu. Nerea Etxebarria hezitzaileak azaldu dauanez, Gorbeiako Parketxea Areatzan dagoan interpretazino-zentroa da. Gorbeiak beste interpretazino zentro bat daukala gogoratu dau, Arabako aldean. Urteko lehen sei hilekoan Gorbeiak izan dauan kopuru handiaren atzean, ikastetxeetako hezkuntza-programak dagozala azaldu dau Etxebarriak. 3.210 ikaslek hartu dabe Gorbeiako jarduera didaktikoetan urtarriletik bagilera bitartean. Parketxeak edade desbardinetako ikasleei zuzendutako programak eskaintzen dauz, Haur Hezkuntzatik Batxilegora arte. Eskaintza zabala da: ekosistemak ezagutzeko ibilbideak, baserri edo artzain baten lana ezagutzeko jarduerak... Helburu nagusia, ez da Gorbeia ezagutzea bakarrik. Etxebarriak nabarmendu dauanez, ingurumenarenganako kontzientzia sortzea be bada helburu nagusietako bat. Gainontzeko bisitariei jagokonez, eta interpretazino zentroa Areatzan kokatuta dagoanez eta inguruan balnearioak, agroturismoak, ostatuak eta hotelak dagozanez, turistek be osotuten dabe bisitari profila. Urte osoan zehar dago publiko desbardina. Familiak eta bikoteak dira beste bisitari talde garrantzitsu batzuk, baina talde antolatuak be hurreratzen dira Parketxera, euren ibilbideak eta txangoak prestauta. Gorbeiako Parketxeak, ganera, bisita gidatuak eta ibilbideak eskaintzen dauz urte osoan zehar.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 14, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Gorbeiako Parketxea: natura ezagutu, eta ingurunea ulertu eta zaintzen ikasteko gunea

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 14, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!