Skip to content
Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez episode artwork

EPISODE · Sep 2, 2026 · 0 MIN

Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Arrigorriagako Aztarna Muralismo alkarteak antolatutako ekitaldiak arte urbanoa, kaleko artea eta grafitia izango dauz ardatz, Zaratamoko Udalaren babesagaz. Igaz egin eben lehen edizinoa, eta Gurutzalde auzoko eskolako horma-irudia margotu eben. Arrakasta ikusita, aurten be jaialdia antolatzea erabagi dabe. Egun osoan zehar, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako artistek parte hartuko dabe, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoek. Andoni Ortiz Aztarna Muralismoko kideak azaldu dauenez, grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez, nahi-ta ilustrazino eta marrazki estiloak be izango diran. Jaialdiaren helburuetako bat grafitiaren inguruan dagozan aurreretxiak gainditzea be bada. Ortizek nabarmendu dau grafitia ez dala nahitaez bandalismoagaz lotu behar, artista askok euren ingurua apaintzeko eta euren identidadea adierazoteko erabiltzen dabelako. Horregaitik, Mila Koloredun Jaia herritar guztiei edegita egongo da, bereziki umeei, kaleko artea gertutik ezagutzeko eta sorkuntza artistikorako beste aukera bat ezagutzeko.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 2, 2026

Embed this episode

Ready to play

Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez

0:00 0:01

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on September 2, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!