Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da episode artwork

EPISODE · Aug 26, 2026 · 0 MIN

Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bizkaiko Txakolinaren aurtengo mahats-bilketea ohi baino nabarmen lehenago hasi da. Udako tenperatura altu eta iraunkorrek mahatsaren heltzea bizkortu dabe, eta hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da. Arteako Txakoli Ugabeko Ugaitz Iturbek azaldu dauenez, maiatzetik 30 gradutik gorako tenperaturak sarri izan dira, eta gau askotan be 20 gradutik gora mantenidu dira. Aurrerapena azken urteetan errepiketan ari dan joera baten barruan kokatu dau Iturbek. Bere aititeren garaian mahatsa urriaren erdikaldean batzen zala gogoratu dau; aitearen garaian, irailaren amaieran edo urriaren hasieran; eta azken urteetan irailaren 10etik aurrera hastea izan da ohikoena. Aurten, ostera, Txakoli Ugabekoen bariedade goiztar batzuk dagoeneko batu dabez, eta Iturbek dino bere 49 urteetan ez dauela hain kanpaina goiztarrik ezagutu. Bariedadeen artean be alde nabarmenak dagoz. Rieslinga eta Chardonnaya Hondarrabi Zuria eta Hondarrabi Zuri Zerratia baino lehenago heltzen dira, eta Txakoli Ubakoen lehenengo biak dagoeneko batu dabez. Bariedade nagusiei jagokenez, asteburu honetan hasiko dira mahatsa batzen. Upategi txikietan bilketeak lau edo bost egun inguru iraun leike; handienetan, barriz, bi aste ingurura luzatu leiteke. Datozen egunetako eguraldiak be baldintzatuko dau kanpainea. Mahatsa helduta eta bigun dagoanean, ekatxak dira arrisku nagusietako bat, aleak apurtu eta kalte handiak eragin leikiezalako. Euri jarraituak be mahats-bilketea eten eta luzatu leike. Halandabe, astebururako eguraldi ona espero danez, hainbat mahastizainek egun horreek aprobetxauko dabez aurtengo bilketeari bete-betean ekiteko.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 26, 2026

Embed this episode

Ready to play

Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da

0:00 0:01

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 26, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!