Hileon eta abuztuan bisitau daiteke eliza, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30etara episode artwork

EPISODE · Jul 10, 2026

Hileon eta abuztuan bisitau daiteke eliza, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30etara

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Andra Maria eliza herritarrengana eta bisitariengana hurbiltzeko ekimen berezia jarri dau abian uda honetan. Garagarrilean eta abuztuan, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30era, tenplua bisitatzeko aukerea egongo da, lau hizkuntzatan —euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez— argitaratutako gida labur baten eta audiogiden laguntzaz. Hori guztia doan izango da. Amaia Garcia Turismo Bulegoko zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, ekimenaren helburua herriko ondare garrantzitsuenetako bat balioan jartzea da. "Gernika-Lumon daukagun altxorrik handienetako bat da. Bonbardaketaren ostean zutik geratu zan eraikin esangutsuena da, eta balioan jarri nahi izan dogu". Orain arte eliza zabalik egon bada be, bisitariek eraikina ikusteko aukerea baino ez dabe izan. Aurten, barriz, 5.000 eskuorri prestau dabez bisitariek eraikinaren historia eta esanahia modu autonomoan ezagutzeko. Ganera, ekimen honek Gernika-Lumoko turismo eskaintza osotuten dau, bisitariak beste baliabide batzuetara be bideratuz, esaterako, Astrako babeslekura. Helburua da bisitariek herriaren historia modu osoago baten ulertzea, Andra Maria eliza ardatz hartuta.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 10, 2026

Embed this episode

Ready to play

Hileon eta abuztuan bisitau daiteke eliza, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30etara

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 10, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!