Ibibideek autobusez eta oinezko tarteak buztartuko dabez episode artwork

EPISODE · Jul 20, 2026

Ibibideek autobusez eta oinezko tarteak buztartuko dabez

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ibilbide historiko berezi antolatu dauz Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena ospatzeko. Garagarrilean eta irailean egingo diran bisiten bidez, Enkarterriko, Durangaldeko eta Zin Bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dabe herritarrek, lurraldearen antolaketa politiko eta sozialaren bilakaera bertatik bertara ezagutuz. Edizino berezi honek hiru ibilbide proposatzen dauz, bakotxa Bizkaiko historiaren ikuspegi desbardin batetik. Durangaldeko ibilbideak lurralde horren jatorria, kofradiak, eleizateak eta Gerediagako batzarren bilakaera izango dauz ardatz. Aritz Aranburu Gerediaga Elkarteko gidak azaldu dauenez, helburua Durangaldearen nortasuna eta Bizkaiaren eraketan izan dauen papera ulertzea da. Bestalde, Zin Bideak Bizkaiko jaunek foruak zin egiteko egiten eben bidea berreskuratuko dau. Bilbon hasi eta Gernikara arteko ibilbidean, parte-hartzaileek foruen garrantzia eta garaiko erritu instituzinonalak ezagutuko dabez. Leire Irazabal Euskal Herria Museoko zuzendariak nabarmendu dau museoak funtsezko zeregina izan dauela ibilbide horren koordinazinoan, Bizkaiko historiaren eta Foru Berriaren testuingurua azaltzeko. Ibibideek autobusez eta oinezko tarteak buztartuko dabez, eta geldialdi bakotxean lurraldearen historiari eta foruen bilakaerari buruzko azalpenak eskainiko dira. Antolatzaileen helburua da herritarrek Bizkaiaren iragana hobeto ezagutzea eta gaur egungo erakundeen jatorria ulertzea.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 20, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Ibibideek autobusez eta oinezko tarteak buztartuko dabez

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 20, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!