Ikuskizuna bi bakarrizketatan oinarritzen da episode artwork

EPISODE · Aug 3, 2026

Ikuskizuna bi bakarrizketatan oinarritzen da

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bilboko Aste Nagusiko programazinoan euskeraz izango dan ikuskizun bakarra izango da aurten Z.U.K.U.A.. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria aktoreek sortu eta antzeztutako proposamena da, eta biak Lau Haizetara saioan izan dira ikuskizunaren sorrereaz eta helburuez berbetan. Azaldu dabenez, umorea izango da ikuslea erakartzeko tresnea, baina baita eguneroko kontraesanen eta gizartearen presinoen inguruan hausnartzeko bidea be. Cruickshankek azaldu dau Z.U.K.U.A. Euskalduna Bilbaoren proposamen batetik sortu zala. Aste Nagusiko jai giroaren erdian, publikoari "kit-kat" moduko tarte fresko eta dibertigarria eskaintzea da asmoa. Ikuskizuna bi bakarrizketatan oinarritzen da: Cruickshankek emakume, ama eta feminista moduan bizi izandako esperientziak kontauko dauz; Alegriak, barriz, gorputzaren inguruko presino sozialak eta euskal nortasuna jorratuko dauz. Bi aktoreen esanetan, umore absurdoak gai sakonak modu naturalean jorratzeko aukerea emoten dau. Horregaitik, helburua ez da barre egitea bakarrik; ikusle bakotxak bere autokritikea egitea eta gizartea hobetzeko keinu txikerren inguruan hausnartzea be bada. Halaber, pozik agertu dira aurten be Bilboko Aste Nagusian euskerazko ikuskizun bakarra izango diralako, nahiz eta etorkizunean euskerazko eskaintza handiagoa egotea nahiko leukien. Z.U.K.U.A. abuztuaren 23an, 26an, 28an eta 29an eskainiko dabe Euskalduna Jauregiko areton txikian.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 3, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Ikuskizuna bi bakarrizketatan oinarritzen da

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 3, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!