Skip to content
Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da episode artwork

EPISODE · Aug 27, 2026 · 0 MIN

Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Pabellon 6ek PELOTAZO! Estreinatuko dau gaur Aste Nagusiaren barruan, eta irailaren 20ra arte egongo da ikusgai. Antzerki Laborategiaren ekoizpen barriak etxebizitzaren krisia dauka ardatz, eta zortzi kontakizun desbardinen bidez helduko deutso gaiari. Getari Etxegarai eta Olatz Ganboak zuzendutako lanak hausnarketea eragitea bilatzen dau, baina baita barrea be. Etxegarairen esanetan, ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da. Bakotxak hamar minutu inguruko pieza bat sortu dau, tonu eta estetika propioagaz. Sei kontakizun gaztelaniaz dira eta bi euskeraz, eta guztiek etxebizitzearen arazoa daukie lotura. Alokairuak eta hipotekak ez ezik, etxegabetzeak edo putre-funtsak lako gaiak be jorratzen dabez. Lau aktorek, Alfonso Diezek, Aitor Fernandinok, Leire Orbek eta María Urcelayk, hainbat pertsonaia antzeztuko dabez. Etxegaraik nabarmendu dau antzezlanak jarrera argia hartzen dauala etxebizitzearen krisiaren aurrean, eta gaiari begirada kritiko eta zuzena eskaintzen deutsala. Gazteak bereziki animau dauz ikuskizunera hurreratzera, etxebizitzearen arazoa gehien pairatzen daben taldeetako bat diralako. Musikeak be pisu nabarmena dauka PELOTAZO!n. Etxegarairen arabera, musikal bat ez dan arren, musikea etenbako agirtzen da ikuskizunean, piezen arteko trantsizinoetan zein hasieran eta amaieran, eta aktoreek hainbat unetan abestu be egiten dabe. Adrián García de los Ojos arduratu da jatorrizko musikeaz.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 27, 2026

Embed this episode

Ready to play

Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da

0:00 0:08

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 27, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!