EPISODE · Sep 15, 2026 · 0 MIN
Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Familia artean egiteko moduko bisita gidatuak dira, eta astegoien honetan hasiko dira, Maruri-Jataben, 'Historioak Jataren azpian' izeneko ibilbideagaz. Ondoren, Urdulizen, Gamiz-Fikan, Lemoizen, Fruizen, Gatikan eta Meñakan be egingo dira bisitak. Herri bakotxaren historia, paisaia eta ondarea ezagutzeko aukerea egongo da. Baita bertako baserriak eta ekoizpen guneak be. Programak tokiko ekoizpenari be erreparatzen deutso, eta hainbat baserri eta familia-proiektu ezagutzeko aukerea eskainiko dau. Jokin Etxebarria Jata-Ondo Landa Garapen Alkarteko arduradunak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, aurreko urteetan erantzuna oso ona izan da, eta dagoeneko bisita batzuk ia beteta dagoz. Ibilbide guztiak goizeko hamaiketan hasiko dira eta astegoieneko egun desbardinetan egingo dira. Etxebarriak entzuleak animau dauz programan parte hartzera, Uribeko herriak, baserriak eta bertako ondarea zuzenean ezagutzeko aukera ezin hobea dalako.
Embed this episode
Ready to play
Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.