Skip to content
Jauzi Ekosozialak Loiuko aireportuaren bidaiari errekorra salatu dau episode artwork

EPISODE · Aug 18, 2026 · 0 MIN

Jauzi Ekosozialak Loiuko aireportuaren bidaiari errekorra salatu dau

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Garagarrilean Loiuko aireportuak 800.000 bidaiariren langa gainditu izanak agerian ixten dau hegazkin bidezko garraioaren hazkundea ez dala eten, Jauzi Ekosozialaren arabera. Talde ekologistak gogor kritikatu dau errekor hori, batez be erregistratutako udarik beroenetako baten gertatu dalako, eta erakunde publikoei eskatu deutsie hegazkinaren erabilerea sustatzeari itxi eta garraio eredu jasangarriagoen aldeko apustua egiteko. "Hegazkinaren erabilerea handitzen gagozan bitartean, klima larrialdiari aurre egiteko behar doguzan emisioen murrizketak gero eta gatxagoak izango dira", adierazo dau Hodei Rodriguezek, Jauzi Ekosozialeko kideak. Bere esanetan, gainera, hegazkinaren emisioen eragina ez da ingurumenaren eremura mugatzen, aireportuaren inguruko herritarren osasunean be eragina daukalako, zaratak lo arazoak eta estresa eragin leikiezalako eta airearen kutsadurak arnas sistemari kalte egin leikion. Jauzi Ekosozialak, beraz, hegaldi kopurua murrizteko neurriak hartzea eta diru publikoa trena eta autobusa hobetzera bideratzea eskatu dau. "Ez dogu uste Loiuko aireportuaren handitzea aurrerapenaren sinonimoa danik; benetako erronkea garraio publiko eraginkor eta eskuragarria bermatzea da", azpimarratu dau Rodriguezek.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 18, 2026

Embed this episode

Ready to play

Jauzi Ekosozialak Loiuko aireportuaren bidaiari errekorra salatu dau

0:00 0:01

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 18, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!