Skip to content
Katutxoria episode artwork

Oct 20, 2025 2 min

Katutxoria

from New Yorkeko munduak

Unaik eta Aitziberrek kontatu zidaten Ondarroako Jai Braian tabernan. Karmele filma bota genuen herriko frontoian, eta haren osteko lagun giroan. Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara agertzen da kalatxoria ere. Katuak uxatzea erraz egiten zaio haren hegal handiekin, eta gozatzen du oturuntzaz. Auzokideak baina erabaki du janari gehiago ez ematea. Azkenean, katuentzako zena hegazti handiak jaten baitzuen. Halako batean mauak entzun dira. Katuak izango dira eskean, pentsatu du auzokideak. Baina ez: kalatxoria da. Kalatxoria da marraka egiten ikasi duena. Katuen berbeta ikasi du, jan behar badu. Eta han ibiltzen da, miau, miau, miau, inguruko jende guztia esnaraziz. Auzokidea pentsakor geratu da. Eta azkenean, jaten eman dio gure katutxoriari. Katuak ez dira ageri. Ez dakiguna da beraiek hegan egiten ikasi ote duten.

Episode details come from the podcast's RSS feed.

Embed this episode

Ready to play

Katutxoria

0:00 2:29

No transcript yet.

Requests help us decide what to transcribe next.

Frequently asked questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 2 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on October 20, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.