Komedia 2024an estreinatu zan Londresen episode artwork

EPISODE · Aug 26, 2026 · 0 MIN

Komedia 2024an estreinatu zan Londresen

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Paula Valluerca euskal sortzailea Bilbora itzuliko da HERZ. Desde lo más profundo de la patata ikuskizunagaz, 15 urte Londres eta Madril artean emon ostean. Komedia 2024an estreinatu zan Londresen, eta hainbat agertokitatik igaro ostean, La Fundición aretoak gaztelaniazko bost emonaldi hartuko dauz abuztuaren 26tik 30era. Kabareta, parodia eta bufoia buztartzen dauz, baina klauna dauka oinarri nagusi. Komediak barre eragiteaz gain, ikuslea deseroso sentiaraztea eta hausnarketara eroatea be bilatzen dau. Protagonistearen miserien bitartez, gaur egungo arrakastearen idea zalantzan ipinten dau, eta sare sozialetan zein beste esparru batzuetan erakusten dan itxurazko errealidadea kritiketan dau. Valluercaren esanetan, inspirazinoa aurkitzea ez da gatxa izan, sare sozialetan horretarako adibide ugari dagozalako. Obraren sorrerak lotura zuzena dauka sortzailearen bizipenakaz. Londres eta Madril artean 15 urte emon ostean Euskal Herrira bueltetean, atzerritik arrakastatsu itzultzearen inguruan sortzen diran aurreikuspen eta galderak hartu ebazan abiapuntu. Londrestik bueltatze hutsak sortzen dauen arrakasta irudia eta arrakasta bera zelan neurtzen dan aztertzeko interesa izan eban ikuskizuna sortzeko bultzadetako bat. Londresen izandako estreinaldiak harrera ona izan eban, eta ondoren beste hainbat agertokitan erakutsi dau lana. Santanderreko Mejor Reír 2025 zikloan, gainera, publikoaren saria eskuratu eban. Orain, etxean erakusteko aukerea izango dau barriro, La Fundiciónen Aste Nagusirako antolatutako bost emonaldietan.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 26, 2026

Embed this episode

Ready to play

Komedia 2024an estreinatu zan Londresen

0:00 0:05

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 26, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!