Komedia, yoga, musikea eta gastronomia batuko dauz 'Mahasti Artean' jaialdiak episode artwork

EPISODE · Jul 27, 2026

Komedia, yoga, musikea eta gastronomia batuko dauz 'Mahasti Artean' jaialdiak

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Mahasti Artean ekimenaren zazpigarren edizinoa irailaren 11tik 13ra egingo da Durangaldean, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak eta Urkiola Landa Garapenarako alkarteak antolatuta. Aurten be Bizkaiko txakolina kultureagaz, gastronomiagaz eta naturagaz buztartzea izango da helburu nagusia. Maider Zalduondo Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako ordezkariak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, jaialdia Bizkaiko txakolina sustatzeko eta gure lurraldeko paraje bereziak ezagutzera emoteko sortu zan. Zalduondok gogoratu dau ekimena pandemia garaian jaio zala. Bakion egin zan lehen edizinoa. Ordutik, Urdaibai, Txorierri, Enkarterri eta Gorbeialde moduko eskualdeak zeharkatu dauz. Aurten Durangaldeak hartuko dau lekukoa. Jaialdiak Durangaldeko hiru toki enblematiko hartuko dauz: Etxanojauregi mahastia (Amorebieta-Etxano), Solatsu Telleria (Elorrio) eta Durangoko Azoka. Aurtengo egitarauan lau proposamen izango dira. Irailaren 11n Maria Cruickshanken bakarrizketak zabalduko dau jaialdia Etxanojauregiko mahastian. Biharamon goizean, Miren Mentxakak zuzenduta, yoga saioa egingo da Elorrioko Solatsu Tellerian. Arratsaldean, barriz, Zea Mayseko Aiora eta Piti, eta Arima Soul taldearen kontzertuak izango dira Etxanojauregiko mahasti artean. Eta domekan, irailaren 13an, Durangoko historia eta gastronomia buztartuko dauazan ibilbide gidatua eta dastaketa bereziagaz emongo jako amaierea Mahasti Artean ekimenari. Jarduera guztietarako sarrerak dagoeneko salgai dagoz Bizkaiko Txakolinaren webgune ofizialean.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 27, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Komedia, yoga, musikea eta gastronomia batuko dauz 'Mahasti Artean' jaialdiak

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 27, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!