Labayru Fundazioak baserrien memoria berreskuratzen segiduten dau, 'Izena eta izana' bildumaren bidez episode artwork

EPISODE · Mar 18, 2026

Labayru Fundazioak baserrien memoria berreskuratzen segiduten dau, 'Izena eta izana' bildumaren bidez

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Labayru Fundazioak aurrera darrai euskal ondarea dokumentatzeko eta zabaltzeko lanean, eta oraingoan Izena eta izana bildumako ale barriak aurkeztu dauz. Argitalpen honen helburua Bizkaiko baserrien izenak, historia eta ezaugarriak jasotzea da, ondare immaterial eta kulturala galdu ez daiten. Bildumaren zazpigarren alea, Derioko baserriei eskainitakoa, argitaratu barri da, eta zortzigarrena, Lemoizko baserrien katalogoa, prestatzen dabilz. Proiektuak udalerrien interesa pizten jarraitzen dau. Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioko zuzendariordeak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, ikerketa lan sakona dago bilduma honen oinarrian. Lehenengo, artxibo historikoak aztertzen dabez, eleiz artxiboak edo foru agiritegiak esaterako. Ondoren, baserriak bisitatu eta argazkiak egiten dabez, eta azkenik, herritarrakaz egindako ahozko alkarrizketen bidez informazinoa osotuten dabe. Holan, dokumentazino idatzia eta ahozko memoria buztartzen dabez. Kamiruagak azpimarratu dauanez, baserria euskal kulturaren ardatz nagusietako bat izan da historian zehar. Ez da bakarrik bizilekua izan. Lanerako gunea, biltegia, animalientzako aterpea eta belaunaldien arteko tansmisinorako espazioa be izan da. Gaur egun baserrien funtzinoa aldatu bada be, asko etxebizitza modernizatu bihurtuta, euren balio historiko eta kulturala bere horretan mantentzen da.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Mar 18, 2026

Embed this episode

Ready to play

Labayru Fundazioak baserrien memoria berreskuratzen segiduten dau, 'Izena eta izana' bildumaren bidez

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on March 18, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!