EPISODE · Jul 26, 2026
Mahai-olgetez harago, alkarteak komunidadea sortu gura dau
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Donostian sortu barri dan Toki Kultur Alkarteak euskerazko mahai-olgetak sortu eta hizkuntzearen astialdiko erabilerea indartzea dau helburu. Horretarako, Itsulapikoa crowdfunding kanpainearen bidez lehenengo joko biak ekoizteko babesa lortu dau, eta laster merkaturatuko dauz. Alkartearen lehenengo proposamen biak 1901 Azken Balea eta Latxa jokoak dira. Lehenengoak euskal baleazaleen historian dau oinarria, eta bigarrenak, euskal artzaintzan inspirautako familia-olgeta proposatzen dau. Kasu bietan, dibertsinoa eta euskal kulturea buztartzea izan da sortzaileen lehentasuna. Jon Fernandez Toki Kultur Alkartearen sortzaileetariko batek azaldu dauanez, euskereak aisialdian erabilera-esparru gehiago behar dauz. Horregaitik, mahai-olgetak tresna egokia dirala uste dabe gazteek eta helduek aurrez aurre, euskeraz eta pantailatik urrun gozetako. Baina mahai-olgetez harago, alkarteak komunidadea sortu gura dau. Etorkizunean joko barriak garatzeaz gain, tailerrak, topaketak eta euskerazko aisialdia sustatzeko beste hainbat ekimen martxan jartzea aurreikusten dabe.
Embed this episode
NOW PLAYING
Mahai-olgetez harago, alkarteak komunidadea sortu gura dau
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.