Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa episode artwork

EPISODE · Sep 14, 2026 · 0 MIN

Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Ibon Martin idazlearen Arima Beltz eleberria aurkeztu da, igaz argitaratutako Alma Negra lanaren euskerazko bertsinoa. Harrera oso ona izan dau Ane Cestero protagonistea dauan lan honek be. Azken lau eleberrietako protagonistea da Cestero. Oraingo honetan be, Aiora Jaka Irizarrek euskeratu dau Ibon Martinen eleberria. Gaur esan deuskunez, euskeraz idaztea gurako leuke berak. Meatzaldean oraingoan Ibon Martin idazlearen lanen ezaugarrietariko bat istorioen kokalekua izaten da. Oraingo honetan Bizkaiko Meatzaldea aukeratu dau. Trapaga, Gallarta eta Ortuellako meategiak agertzen dira istorioan. Internet sarean informazinoa bilatzeaz gain, idazleak egonaldia egiten dau inguruan, herritarrak eta ingurua ezagutuz. Meatzaldea, orain arteko paisaia bereziena izan dala azaldu deusku. Ane Cestero oraingo lan honetan ez da ertzaina. Bota egin dabe bere lanpostutik. Meategiak barriro zabalduko direla iragartera doan Teresa Etxegarai enpresariaren hilketa argitu beharko dau istorio honetan. Horrez gain, Julia bere lankide ohiaren eskari bat be jasoko dau beste misterio bat argitzeko. Ikerketarik zailena eta bereziena da Arima Beltz eleberrian daukana egilearen esanetan. Cestero, Ibon Martinen lanetan azkenengoz agertuko da. Medikua, hurrengo protagonistea Durangoko Azokara begira, Ibon Martin idazlea amaitzear da eleberri barria. Lekeition kokatuko dala aurreratu deusku eta protagonistea gizonezkoa izango dala, medikua oraingoan. Hori bai, misterio bat argitu beharko dau honek be.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 14, 2026

Embed this episode

Ready to play

Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa

0:00 0:06

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on September 14, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!