EPISODE · Mar 8, 2021 · 36 MIN
Maskararen azpiko karmina
from Loraldia Festibala
MASKARAREN AZPIKO KARMINA PANDEMIA SASOIETARAKO AUDIOGIDA Audiogida deskargagarri martxoaren 9tik 28ra Audio pieza jaitsi eta zure kabuz egizu bidaia. Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon, Igor Arzuaga Fikziozko kontakizun baten bidez, Bilbotik paseatzeko gonbita egingo dizuegu, hiria ezagutzeko aitzakian. Arriaga plazatik abiatuko gara eta Isozaki dorretan bukatu. Baina bidaiaren benetako helmuga, ordea, gutako bakoitzaren beldur eta izu ezkutuenen gordelekua izango da. Pandemiak gure mugimenduak eta gure aurpegiak mugatu ditu. Maskaren azpian ezkutatu behar ditugu orain sudurrak, masailak, ahoak, kokotsak. Ia berdindu egin gaituzte denak. Baina, zer dago maskara horien azpian? Norenak dira begi izutu horiek? Nora begira daude? Kaleak adierazpide artistikorako espazio bihurtu ziren aspaldi. Pandemia sasoietarako propio sorturiko ikuskizuna da, kalean eta bakarka bizitzekoa, kaleaz eta bakardadeaz gogoeta egiteko.
Embed this episode
NOW PLAYING
Maskararen azpiko karmina
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.