PODCAST · society
Loraldia Festibala
by Loraldia Festibala
Loraldia Festibalaren podcast-a sortu dugu. Loraldia Bilbon udaberriarekin batera loratzen den kultur proposamena da. Euskal kulturaren proposamenik berritzaileenak Bilboko erdi gunera ekartzen ditugu.Eta hiru astez Bilbo kulturaz bustitzen dugu.Askotariko diziplinak lantzen ditugu: musika, teatroa, literatura, dantza, bertsolaritza, artea, gastronomia...Gurekin bat egin eta podcast hau entzutera gonbidatzen zaitugu.
-
9
Maskararen azpiko karmina
MASKARAREN AZPIKO KARMINA PANDEMIA SASOIETARAKO AUDIOGIDA Audiogida deskargagarri martxoaren 9tik 28ra Audio pieza jaitsi eta zure kabuz egizu bidaia. Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon, Igor Arzuaga Fikziozko kontakizun baten bidez, Bilbotik paseatzeko gonbita egingo dizuegu, hiria ezagutzeko aitzakian. Arriaga plazatik abiatuko gara eta Isozaki dorretan bukatu. Baina bidaiaren benetako helmuga, ordea, gutako bakoitzaren beldur eta izu ezkutuenen gordelekua izango da. Pandemiak gure mugimenduak eta gure aurpegiak mugatu ditu. Maskaren azpian ezkutatu behar ditugu orain sudurrak, masailak, ahoak, kokotsak. Ia berdindu egin gaituzte denak. Baina, zer dago maskara horien azpian? Norenak dira begi izutu horiek? Nora begira daude? Kaleak adierazpide artistikorako espazio bihurtu ziren aspaldi. Pandemia sasoietarako propio sorturiko ikuskizuna da, kalean eta bakarka bizitzekoa, kaleaz eta bakardadeaz gogoeta egiteko.
-
8
Loraldia Festibalaren 6. edizioan zinema eskaintza badago
Loraldia Festibalaren 6. edizioan zinema arloko eskaintza izango dugu, urtero bezala. Aurten, Muga deitzen da pausoa eta Anti filmak ikusiko ditugu. Ezagutu itzazu bi filma hauen nondik-norakoak. Martxoaren 24an, Arte Ederretako Museoan aukera daukazu. Zatoz!
-
7
Loraldia Festibalaren 6. edizioan musika eskaintza oparoa
Loraldia Festibalean musika arloko eskaintza oparoa da. Aurtengo edizioan Mikel Urdangarinekin hasiko gara, pianoan arituko delarik; Manipulazio estrategiak emanaldia Pettiren eskutik; Thierry Biscaryren Muda lanaren aurkezpena; Alos Quarteten XX. urteurrena ospatzeko biraren azken kontzertua; Aztihitza ikuskizuna, Asisko Urmenetaren sormenekin batera; Aire ahizpak; Muguruza mani-fest; Bob Dylan gogoan eta euskaraz... Ezagutu eskaintza anitz hau!
-
6
Loraldia Festibalaren 6. edizioan literatura eta bertsolaritzak badauka lekua
Loraldia Festibalaren 6. edizioan literaturak eta bertsolaritzak pisu nabarmena daukate gure programazioan. Bi diziplinak sentikari bihurtzen ditugu: Hariak; Miren Agur Meaberen poesia; Irakurri, mesedez ikuskizuna Metro Bilbaon; Iñigo Astizen poemak performance bilakatuta; Zaharkitze programatua, aurten Garbiñe Ubedaren testuarekin. Liburuen aurkezpenak: Karmele Jaio eta Leturiarena.
-
5
Loraldia Festibalaren 6. edizioko dantza ikuskariak
Dantzak leku nabarmena izango du Loraldia Festibalaren 6. edizioan. Eta adin ezberdinetako eskaintza daukagu, gainera. Klakea eta txalapartaren arteko fusioa, Mizel Theret-en koreografia berriaren estreinaldia, haurrentzako O! lanaren estreinaldia, bertsoen doinuekin sortutako dantzak Haatik konpainiaren eskutik... Ezagutu ezazu!
-
4
Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon
Martxoaren 18an Pessoa eta Sarri elkartuko ditugu Loraldia Festibalean; non eta Lisboako Casa do Fado batean. Saio honetan ikuskari honen inguruko ezaugarri eta bitxikeri guztiak deskubritu ditugu. Benetan interesgarria eta ikuskari ederra izango da, euskal literatura eta fadoa uztartuta.
-
3
Loraldia Festibalaren 6. edizioan zein da teatro arloko eskaintza?
Loraldia Festibalaren 6. edizioan badago teatro arloko eskaintza oparoa: Iparragirreren itzala gogora ekarri baina begirada berri batekin eta emakumezkoen ahotsetan; Lurrun minez lanaren estreinaldia; teatro-afaria izango dugu; Pessoa eta Sarri Casa do Fadon elkartuko ditugu; eta Loraldia Eskolako hiru eskaintza ezberdin ikusteko aukera paregabea. Ezagutu nahi duzu lan bakoitza banan-banan? Sakatu play!
-
2
Zer dakar Loraldia Festibalaren 6. edizioak?
Martxoaren 10etik 29ra bitartean Loraldia Festibalaren 6. edizioa egingo dugu, Hamaika desira! lema pean. Edizio honetan askotariko kultur proposamenak izango ditugu: teatroa, dantza, musika, literatura, bertsolaritza, gastronomia, zinea... Eta sorpresaren bat izango dugu baita ere. Eukal eta euskaraz sortutako kulturaren proposamenik berritzaileenak Bilboko 15 gunetara hurbilduko ditugu. Bazatoz?
-
1
Zer da Loraldia Festibala eta zergatik sortu zen?
Loraldia Festibalaren podcast honetan jaialdi honen berri emango dizugu. Saio bakoitzean, gai bat. Hasteko, Loraldia Festibala zer den kontatuko dizugu: zergatik eta nola sortu zen, zeintzuk diren gure helburuak eta nola egiten dugun. Loraldia Festibalaren 6. edizioa 2020ko martxoaren 10etik 29ra luzatuko da. Euskal kulturaren proposamenik berritzaileenak Bilbon. Euskal kultura gaur.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Loraldia Festibalaren podcast-a sortu dugu. Loraldia Bilbon udaberriarekin batera loratzen den kultur proposamena da. Euskal kulturaren proposamenik berritzaileenak Bilboko erdi gunera ekartzen ditugu.Eta hiru astez Bilbo kulturaz bustitzen dugu.Askotariko diziplinak lantzen ditugu: musika, teatroa, literatura, dantza, bertsolaritza, artea, gastronomia...Gurekin bat egin eta podcast hau entzutera gonbidatzen zaitugu.
HOSTED BY
Loraldia Festibala
Loading similar podcasts...