Metal Garrasia 32
Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 32. saio honetan, Serj Tankianen bakarkako proiektuaren "Figure it Out" single berriarekin hasten gara gaurkoan. Jarraian All Pigs Must Die talde iparramerikarrarekin goaz, "God Is War" lanetik ateratako "Sacrosanct" abestiarekin. Malrun metalero alternatiboek lan berria kaleratu dute orain dela gutxi, "The Empty Frame" honetatik Shadowborn abestiari entzunalditxo bat emango diogu. Raubtier talde suediarrak metal industrial bitxia sortzen du, ezagutzen joateko "Besten I Mig" abestia izango dugu. Saioa amaitzen joateko guturalen eta death metalaren bi erreginen artean leia izango dugu; batetik The Agonist taldeko "Everybody wants you dead" abestia, Alissa White-Gluz ahots potentearekin; eta bestetik Arch Enemy europarren Angela Gossow, "Nemesis" abesti ikaragarria abestuz.
Embed this episode
No transcript yet.