Metal Garrasia 34
Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- denboraldiko azken saio honetan heavy heavyak hasten gara At Vance taldearen "Facing Your Enemy", orain dela gutxi kaleratutako izen bereko diskoan aurki dezakeguna. Nothink taldeak agur esaten digu behin betiko, Juan abeslariak taldea utzi eta gero; talde honen soinua gogoratzeko "Mr. Smile" abestia izango dugu. Shadows Fall metalcoreroek lan berria kaleratu berri dute joan den hilabetean, Brian Fair rastadunaren ahotsean "Save your soul" entzungo dugu, Fire from the Sky azken lan honetan aurki dezakeguna. Disko berria kaleratzeko zorian daudenak ere Periphery taldekoak dira, metal progresiboan trebatuak dira eta "Make total destroy" abestia aurkeztuko digute. Amaitzeko, Blast Wave irundarrak entzungo ditugu, Haizea Pubean zuzenean ikusi ahlako ditugunak eta hilabete batean Behobiako jaietan seguruenik; hauen "Woman in sin" izango dugu entzungai. Agur modura Upon A Burning Body amerikarrak izango ditugu, Red.White.Green diskoa atera berri dutenak eta "Predators" abesti potentearekin uda hasteko indarrez betetzen gaituena.
Embed this episode
No transcript yet.