Skip to content
Metal Garrasia 36 episode artwork

Oct 5, 2012 1 hr 3 min

Metal Garrasia 36

from Podcast Metal Garrasia

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- denboraldiaren lehen saioan, Lamb Of God amerikarren zailtasun juridikoak direla eta, hauen "Pathetic" abestiarekin irekitzen dugu. Aierten esplorazio metaleroetan talde japoniar batekin dator, Crossfaith izenekoa; hardcore, psikodelia eta metalean mugitzen diren gazte hauek biran egon dira atera duten azken EParekin; eta hemendik "Monolith" abestia entzungo dugu. Soilwork suediarrak disko bikoitz kontzeptual batean lanean daude, eta barneratzen duten soinua gogoratzeko "Stabbing the drama" abestia entzungo dugu. Asteko lehen Makarradan Aitorrek Misery Index taldea aurkeztuko digu, amerikar deadgrinkoreta hauei buruz hitz egingo digu eta "Theocracy" abesti tralleroa erakutxiko digu. Saioaren azken txampan, Thyreos suediar powermetaleroak izango ditugu, "Diving Low" abestia defendatzen. Ill Niño amerikarrak lan berria kaleratzeko zorian daude; "Depression" aurrerapen singlea ez dugu entzungo, depresiora eramango zaituztelako ia zihur, horren ordez "I am loco" mitikoa entzungo dugu. Agurtzeko Fangorn folk metal taldearen doinuak izango ditugu, errusieraz abesturiko "Siren's island" ain zuzen.

Episode details come from the podcast's RSS feed.

Embed this episode

Ready to play

Metal Garrasia 36

0:00 1:03:43

No transcript yet.

Requests help us decide what to transcribe next.

Frequently asked questions

How long is this episode of Podcast Metal Garrasia?

This episode is 1 hour and 3 minutes long.

When was this Podcast Metal Garrasia episode published?

This episode was published on October 5, 2012.

Can I download this Podcast Metal Garrasia episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.