Metal Garrasia 47
Gaur Metal Librearen tartearekin hasten gara non Holy Pain talde frantsesari buruz hitz egiten dugu, eta azkeneko bi lanak libreak ez diren arren, 2006an kaleratu zuten Last Sight diskotik berreskuratuko dugu The Ambassador Of Death abestia. Pasa den astean Larratxoko Kultur Etxean ospatu zen Gabonak In Hell jaialdian izan ginen, eta horren analisia egingo dugu, jo zuten taldeak aipatuz eta gure iritzia emanez. Bertan izan ziren Hilotz, Matxura, Eraso, Korumba eta Dulcamara taldeak. Saioaren azken txanpan, metal sozialaren tartea irekitzen dugu Herrialde Katalanetako Fuckop Family Rap, reggae, hardcore eta metala nahasten dituen taldearekin. Spain No Brain azken laneko Creo abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Eraso taldearen Eskura Sekula, Korumbaren Sodoma & Guantanamo, Dulcamararen Rata eta amaitzeko Zenobiaren Unidos por el Metal entzuteko aukera izango dugu.
Embed this episode
No transcript yet.