Metal Garrasia 54
Gaurko saioan Metal Sixteen tartearekin hasi gara, The Unguided suediarrekin; aurreko astean izan genituen Sonic Syndicate taldea utzi ondoren, Richard Sjunnesson-ek sortu zuen proiektuko "Betrayer of the code" abestiarekin. Denboraldiko lehen elkarrizketa izango dugu Heri Oihua Barakaldoko rap metal talde gaztearekin; hauek taldearen sorreraz, abestien konposaketaz eta Arjea estreinuko lanaren harreraz mintzatuko dira beste gauzen artean. Amaitzeko Metal Librearen tartean Severed Fifth amerikarrak izango ditugu "End of days" abestiarekin; musika estilo potente ezberdinak garatzen dituzte eta Jono Bacon famatua dute buru. Gainerakoan Ankor-en "I'll fight for you", Iron Maiden-en "Can I play with madness", Gojiraren "L'enfant sauvage", Children Of Bodom-en "Hate crew deathroll" eta Marilyn Manson-en "Beautiful people" izango ditugu entzungai.
Embed this episode
No transcript yet.