Open House Bilbao arkitekturea herritar guztiei hurreratzeko sortu zan episode artwork

EPISODE · Aug 5, 2026

Open House Bilbao arkitekturea herritar guztiei hurreratzeko sortu zan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bilboko arkitekturea, ondarea eta urigintza herritarrengana hurreratzeko helburua dauka Open House Bilbao. Jaialdiak hamargarren edizinoa ospatuko dau irailaren 28tik urriaren 4ra. Urteurren berezi honetan, bisita gidatuak, tailerrak, berbaldiak eta doako jarduera ugari eskainiko dira, eta aurtengo programazinoak Bilbo eregi daben ofizio, material eta jakintzak izango dauz ardatz. Jaialdian boluntario izateko izen-emote epea zabalik dago. Iñigo Diaz de Olarte boluntarioen arduradunak azaldu dauenez, Open House Bilbao arkitekturea herritar guztiei hurreratzeko sortu zan, eta ez dago arkitekturan aditua izan beharrik parte hartzeko. Urtero ehundaka lagunek laguntzen dabe bisitariei harrera egiten, taldeak gidatzen eta jaialdia aurrera ateratzen. 2017an lehen aldiz egin zanetik, Open House Bilbaok hazkunde nabarmena izan dau. Hasierako asteburuko egitarautik aste osoko programazinoa eskaintzera igaro da, eta gaur egun Open House Worldwide nazinoarteko sarearen parte da. Antolatzaileek nabarmendu dabe hamargarren urteurrena aukera parebakoa izango dala Bilboko ondarea beste ikuspegi batetik ezagutzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 5, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Open House Bilbao arkitekturea herritar guztiei hurreratzeko sortu zan

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 5, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!