Parkeko umea episode artwork

EPISODE · Sep 15, 2025 · 2 MIN

Parkeko umea

from New Yorkeko munduak

Parkeko umea Oinez egitera atera gara parkera, erdi oinez erdi korrika, udako bekatuak gainetik kentze aldera. Iraileko ilunabarra eder zetorren. Haren argi laruan, jendea jolasean belazeetan, bankuetan irakurtzen, bidezidorretan bizikletaz. Halako batean, ama gazte bat aurkitu dugu gure bidean, umetxo batekin, bazterreko banku batean zegoen. Hiru bat urte izango zituen haurrak. Bizkor goazela konturatu eta “arratsalde on” esan digu ustekabean, ez agurtzea hezkuntza txarrekoa dela argitu nahiko baligu bezala. Gure asmoa lasterrean aurrera egitea izan bada ere haren agurrak gerarazi gaitu. “Arratsalde on” esan diogu bueltan. “Nora zoazte hain bizkor?”, galdetu digu. “Bada, paseatzera”. “Baina paseatzera, nora?”. Isilune baten ostean, “etorkizunera”, erantzun dio Nereak, umeak zer erantzungo zuen ikusteko. “A! Etorkizuna. Ezagutzen dudan toki bakarra, hori da”, esan du, jolasean arreta jarrita, behera begira. Amak irribarre egin digu, sorbaldak altxatuz. “Gero arte”, agurtu da umea. “Gero arte, bai!”, guk. Eta, halaxe, lasterrean abiatu gara, etorkizunera edo.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 15, 2025

Embed this episode

NOW PLAYING

Parkeko umea

0:00 2:42

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 2 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on September 15, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!