Programan 22 eta 30 urte bitarteko 56 gaztek hartzen dabe parte episode artwork

EPISODE · Jul 21, 2026

Programan 22 eta 30 urte bitarteko 56 gaztek hartzen dabe parte

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan 22 eta 30 urte bitarteko 56 gaztek hartzen dabe parte. Horeetatik 19 Perun dagoz dagoeneko, nazinoarteko lankidetza-proiektuetan lanean. Eusko Jaurlaritzaren ekimenak gazteak beste errealidade sozial eta kultural batzuk ezagutzera eta garapenerako lankidetzan parte hartzera hurreratzea dauka helburu moduan. Parte-hartzaileak hezkuntza, osasuna, gizarte-ekintza, bardintasuna edo komunidadeen garapena lako arloetan dabilz lanean, tokian tokiko erakundeakaz alkarlanean. Aldi berean, herrialde horreetako gizartea eta bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukerea dabe. Malen Oiartzabal eta Asier Zubia, Perura joan diran gazteekaz berba egiteko aukera izan dogu eta egotaldia lankidetza-lanetik harago doala azaldu dabe. Beste kultura batzuk ezagutzea, ikuspegi barriak eskuratzea eta pertsona legez haztea dira esperientziatik gehien baloretan dabezan alderdiak. Halaber, itzuleran bizitakoa ingurukoekin partekatzea eta hemen be sentsibilizazino-lana egitea dabe helburu. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea dauen programatik 2.500 gazte euskaldun baino gehiago igaro dira dagoeneko, nazinoarteko lankidetzan lehen esperientzia eskuratuz.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 21, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Programan 22 eta 30 urte bitarteko 56 gaztek hartzen dabe parte

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 21, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!